Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA

Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.

Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.

Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.

Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.

Urriaren 24an proiektatuko dira V. Film Laburren Leihaketan aurkeztutako lanak

Orduan jakingo da baita nortzuk diren irabazleak eta sari emate ekitaldia ere egun berean izango da.

Urriaren 24an (osteguna) Zabalotegi aretoan izango da Bergarako Film laburren V. leihaketara aurkeztutako lanen proiekzioa. Orduan jakingo da baita zein lan diren irabazleak eta sari banaketa ekitaldia izango da.

informazio guztia

 

Páginas