Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa eraikitzeko asmoz.

Zerbitzu honen eginkizun nagusiak:

  • Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea. Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.
  • Bergarako emakumeek gizartean parte har dezaten moduak bultzatzea.
  • Herriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu, elkartasun, berdintasun… balioak garatzea; heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • Emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.

 

Honako gai hauen inguruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen da:

  • Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.
  • Sexu eta/edo genero-diskriminazioa.
  • Emakumeen eskubideak.
  • Indarkeria matxista
  • Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ekimenak

 

 

Horario: 
miércoles y jueves: 9:00-14:00
viernes: 9:00-13:30