Kukubaso elkartearekin Bergarako basoen berreskurapenerako elkarlan hitzarmena onartu du udalbatzak

Apirilaren 24an egin duen ohiko osoko bilkuran Kukubaso elkartearekin elkarlanerako hitzarmena onartu du Bergarako udalbatzak. Hitzarmenaren helburua da Bergarako basoen berreskurapenerako marko estrategiko integral berria ezartzea bertako basoen aldeko politikak garatu, sentsibilizazioa egin eta biodibertsitatea zaintzeko.

Martxoaren 26an, Agirretxeberriko herri-lurretan bertako zuhaitzen landaketarako deialdia egin du Kukubasok

Datorren martxoaren 26an, igandean, bertako zuhaitzen landaketa berri baterako deialdia egin du Kukubaso Elkarteak. Agirretxeberriko herri-lurretan izango da, Bergarako Udalarekin, Erreka Koop., Rural Kutxa eta Seo birdlifen laguntzarekin.

Haritzak, basaerramuak eta elorri zuriak landatuko dira nagusiki. Aurrez jarritako txori eta saguzar-kutxak ere gainbegiratuko dira, ia hegaldun lagunen arrastorik aurkitzen duten. Lursaila adin guztietarako da egokia.

Goiz ederra pasatzeko gonbidapena egiten du Kukubasok, eta proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango da. 

Orriak