Agorrosin eta udal eraikinen garbitzaile lanpostuetarako sei langile kontratatuko ditu Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2026-10-16 10:27-n bidalia
Udalak lehiaketa-oposizio irekia deitu du Agorrosin eta udal eraikinetan garbitzaile lanetan aritzeko sei langile kontratatzeko. Kontratua finkoa eta lan-jardun partzialekoa izango da. Lanpostuak E sailkapen-mailako ofizioen langileriaren klasekoak dira. B1 mailakoa hizkuntza-eskakizuna, baina ez da derrigorrezkoa.
