Azokako Txiki Txokoan erabiltzaile moduan izena emateko galdetegia

Kaixo:

Dakizun moduan Oxirondo azokako Txiki Txokoan, orain arte sarbidea irekia eta librea izan da. Hemendik aurrera era horretan jarraitu nahiko genuke eta asteburuetan gertatu diren kalteak saihesteko pasahitz bitartez sartzeko sistema jarri nahi dugu.
 
Txiki Txokoa Bergarako haur txiki eta familientzako espazio komunitario bat da, guztion artean eraikia eta guztion arreta behar duena funtzionamendu egokirako.
 
Pasahitza galdetegia betetzen duten helduei emango zaie, baldintza bi bete beharko dira:
  • Bergaran erroldatua egotea.
  • Hiru urtetik beherako haurra izatea.
Txiki Txokoa erabili nahi baduzu mesedez bete GALDETEGI hau eta sistema ezarrita dagoenean, PASAHITZA emailez bidaliko dizu udalak.
 
Eskerrik asko!
 
GALDETEGIA:
Pasahitza eta Txiki Txokoarekin lotutako jakinarazpenak helbide elektroniko honetara bidaliko dira :
Kontuan izan 3 urtetik beherako haurrei zuzendutako espazioa dela