Bergarako Udala-k Ar, 2025-02-11 19:43-n bidalia
Otsailaren 21ean izango da Bergarako hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan. Maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Bergaran Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa aurkezteko ekimen publikoa egingo da datorren ostiralean.
Arratsalde osoko egitaraua antolatu da otsailaren 21erako. Arratsaldeko 16:00etan mural pintaketa egingo da plazan, eta 18:00etan erraldoiek eta musikariek kaleak girotuko dituzte. 18:30ean haurrentzako tailerrak egongo dira Seminarixoko arkupetan ekitaldiak irauten duen bitartean. Amaitzeko, luncha eskainiko zaie bertaratutakoei.