Bergarako Udala-k Og, 2024-11-21 16:46-n bidalia
Bergarako Udalak Euskararen Historia Soziala jasotzeko egitasmoaren barruan euskararen inguruko bizipenak jasotzeko saio bat antolatu du. Bereziki, 1950-1980 inguruko bizipenak jaso nahi dira eta horretara animatzen den jendeari izena emateko gonbita egiten zaio. Partaideak talde txikitan mahai baten bueltan elkartuko dira, kafetxo bat hartuaz, lasai, berriketan jarduteko.
Bakoitzak bere esperientziak eta inguruan ezagututakoak aurkeztuko ditu: umetakoak, eskolakoak, lagunartekoak, lanekoak, zerbitzuen gainekoak… Eta bizipen horietako batzuk bideoan grabatuko dira.
Saioa abenduaren 3an Udaletxeko Pleno Aretoan izango da arratsaldeko 5etatik 7etara. Ekitaldian parte hartu nahi dutenei eskatzen zaie aurrez izena ematea azaroaren 29rako telefono honetara deituta: 943779129 (Udaleko Euskara Zerbitzua)