Kartel lehiaketaren irabazlea
2025eko Pentekoste Jaietako kartel lehiaketan herritarren bozkak presentzia handia izan du, guztira 444 bozka jaso dira.
Herritarren bozka gehien jaso duen kartela "Ibaian baltsa, plazan dantza" izan da.
Epaimahaia maiatzaren 13an bildu zen eta bertan parte hartu zuten epaimahaikideak ondorengoak izan ziren:
- Iñaki Larrañaga: Komunikazioa eta diseinuan aditua
- Yeni Garcia: Udaleko Berdintasun teknikaria
- Amaia Velez: Jai batzordeko ordezkaria
- Aranzatzu Loidi: Udaleko Prebentzio Teknikaria
- Ane Albisu: Euskara Teknikaria
- Maite Usabiaga: Kultura saileko ordezkaria
- Aitziber Albistegi: Arizondo argazkigintza elkartea
- Xabier Agirre: BEART elkartea
Epaimahaikideen bozka jaso eta gero, bozka gehien jaso zuen kartela ondorengoa izan da:
"Dantzatzea, oinekin amestea", Egilea: Ander Barruso.
......................................................................................................................
Bozkatzeko azkeneko eguna maiatzeko 12 arte, astelehena!
Herritarrek bozkatzeko epea maiatzaren 9tik 12ra bitartekoa izango da. Animatu eta parte hartu!
BAZTERTUTA
Kartelak ez du betetzen oinarrietako 5. puntua: “Azalean ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: "PENTEKOSTE JAIAK 2025 BERGARA”
Oharra: "hautatu" ondoren, zure datuak bete beheko izen ematean.