Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratazio edo izendapen premiei erantzungo dien administrarien lan-poltsa osatzea, lehiaketa-oposizioaren bidez.
Halaber, administrari laguntzaileen aldi baterako kontratazioen premiei ere erantzuteko erabiliko da.
Lanpostua sailkapeneko C1 sailkapen-mailakoa da eta lanpostu edo plaza bakoitzari dagokion soldata-maila du. Halaber, 3. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Administrarien lan-poltsa erabiliko da Bergarako Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko.
Halaber, horrela baimenduko balute izangaiek, beste udal edo entitate publikoei lagako zaie, aldi baterako kontratazio-premia dutela eta propio eskaera egingo balute.
Aurreikusten den lan-poltsaren iraupena luzatu ahal izango da, administrari laguntzaileenari dagokionean betiere lan-poltsa espezifikoak osatzen ez bada aurretik. Horrela izango balitz, hasierako urtebetea pasatu ondoren azken hauek lehentasuna izango dute dagozkien kontratazio-premietarako.
Espediente zenbakia:
2021LAAU0008
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
ez
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda:
Izenburua:
Azterketa teorikoa eta praktikoa
Eguna eta ordua:
2021.eko Azaroaren 30a, Asteartea, 10:00etan
Lekua:
UNED Bergara. San Martin plaza
Behin betiko emaitza:
Behin behineko emaitza:
Izenburua:
Ariketa psikoteknikoa
Eguna eta ordua:
2022.eko Otsailaren 22a, Asteartea, 10:00etan
Lekua:
UNED Bergara. San Martin Agirre plaza
Oharrak:
2021/12/29AN ARGITARATUTAKO OHARRAREN 2022/01/03KO OHAR ARGIGARRIA
Abenduaren 29ko mezuan adierazi da azalpenik eman gabe psikoteknikoa urtarrilaren 26an goizeko 10:00etan egingo dela, baina informazioa osatzea komeni da.
Horrela jakinarazten da lehenengo eta bigarren frogaren emaitzen aurka hainbat erreklamazio aurkeztu direla eta horiek aztertzeko eta erreklamazioak onartuz gero frogak berriro zuzentzeko denbora beharko denez, froga psikoteknikoa atzeratu da urtarrilaren 26ra.
Erreklamazioen gaineko erabakia eta behin betiko puntuazioak ahalik eta azkarren argitaratuko dira.
2022/01/19KO OHARRA: URTARRILAREN 26KO FROGA PSIKOTEKNIKOA ATZERATU EGITEN DA. DATA BERRIAREN BERRI AURKI EMANGO DA.
Behin behineko puntuazioa:
Behin betiko puntuazioa:
Lanpoltsaren baldintzak eta zerrenda:
Deialdiaren egoera: