Denoi dagokigu ingurumenarekin arduraz jokatzea. Horregatik, jasangarritasuna ezinbesteko balioa dela sinisten dugulako, hainbat lan arlotan ari gara lanean: udal bezala ditugun betebeharrei aurre egiten, herritarren kezkei erantzuna ematen saiatzen, horretarako gure baliabideak erabiltzen eta beste Administrazioekin elkarlana bilatzen.
Jasangarritasuna balore transbertsala dela ulertzen dugu eta hainbat udal departamendu ari gara lanean arlo honetan.
Bi dira gure lehentasunak:
Bergarako ortu komunitarioen lursailak esleitzeko zozketa urriaren 5ean egingo da
Lursailen eskaera egin zuten herritarren onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu dira (IKUS ZERRENDA).
Herritarrei klima-aldaketaren aurrean duten jarreraz galdetuko die Udalak inkesta bidez
Irailaren 30era arteko epea bidal daiteke inkesta.
Udalak bergararrek klima-aldaketaren aurrean duten jarrera ezagutzeko galdetegia prestatu du
Uztailaren 15era arte jasoko dira inkestak.
Bihar, ekainak 24, zabalduko da Bergarako ortu komunitarioetan izena emateko epea
Uztailaren 14ra arte egongo da prozesua zabalik.