Bergarako Udalak herrira iritsi berri diren herritarrei eskutiz bat bidali die ongi etorria eman asmoz antolatu duen harrera ekitaldira gonbidatuz. Ekitaldia otsailaren 15ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan ospatuko da udaletxeko pleno aretoan.

Udalak nabarmendu du inoiz baino jatorri eta kultur aniztasun handiagoa dagoela herrian eta aniztasun hau kudeatzea herrian dugun erronka nagusienetariko bat dela. Herri kohesionatu bat eraiki asmotan herrira bizitzera etorri berriei harrera egingo dio udalak eta komunitateko eragile ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko da.

Parte-hartzaileek mokadutxo batez gozatzeko aukera izango dute, elkarrekin hitz egiteko eta harremanak sortzeko tartea baliatuz.

Ekitaldira bertaratzeko asmoa dutenek aurrez izena eman beharko dute otsailaren 14a baino lehen, Udalarekin harremanetan jarriz:
● Telefonoa: 943 779 100
● Helbide elektronikoa: harrera@bergara.eus