Eguna eta ordua: 
Urtarrilak 22, Asteazkena, 18:30etan
Non: 
Irizar jauregia (Euskaldun berrien gela - Barrenkalea 35 - 3.)

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: Jardun euskara elkartea (Oxirondo plaza 2,1. Solairua – 943763661/605712469 – jardunkultura@topagunea,eus) edo Bergarako Udal liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162).
"Ni ez naiz Mikel Laboa" komikia
Egileak: Unai Iturriaga / Harkaitz Cano / Joseba Larratxe
Sinopsia
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.