Espezie ezberdinetako 450 bertako zuhaitz ale inguru landatuko ditugu. Beti bezala, kabi-kutxa eta saguzar-etxola batzuk ere jarriko ditugu inguruan.
Auzolanean jardungo dugu, BERGARAKO UDALAren laguntzarekin, eta lanak amaitutakoan, goiza ederki bukatzeko, HAMARRETAKO goxo-goxoa dastatzeko aukera egongo da.
KONTUAN IZAN BEHARREKOAK:
ORDUA: 10:30etan
ELKARTZEKO LEKUA: San Martzialgo aparkalekuan/ziburuetan: https://maps.app.goo.gl/qzbMJjdeouby4neA8
URA ETA JANARIA: Ura norberaren kontu eta amaieran mokadutxoa San Martzialgo kantinan
ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko botak edo ur botak eta arropa erosoa (eta euritarako arropa, komeni bada)
ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Kukubasoren kontu. Aitzurra daukazuenok ekartzen baduzue, eskertuko genuke
IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera
Eman izena https://labur.eus/izenemateaSanMartzial loturaren bidez edo gure e-mailera idatziz azaroaren 28a baino lehen: kukubasoelkartea@gmail.com