2024/08/28_Inprimakia2025. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, ogitartekoak, patata eta antzekoak saltzeko jarduerarako furgoneta edo antzeko ibilgailuekin lurzoru publikoaren okupazioa egiteko baimena deialdi irekiaren bidez esleitzea dagokio.

Data eta tokiak honakoak dira:

Irala kalean (bi espazio):

- 2025ko Errege Bezpera

- 2025ko Inauterietako larunbata

- 2025ko Erramu Zapatua

- 2025ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)

- 2025ko San Martin feriaren eguna eta jaiak (hiru edo bi egun izan daitezke)

Komenio kalean (espazio bat):

- 2025ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)

- 2025ko San Martin jaiak (bi egun edo bakarra izan daitezke)

Fraiskozuri plazan (bi espazio)*:

- 2025ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)

- 2025ko San Martin jaiak (bi egun edo bakarra izan daitezke)

 

Tramitaziori eta eskaerak egiteari buruzko informazioa hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 8an, 13:00etan, bukatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide eletronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus