Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA 2022

2022 Gabonetako erakusleiho lehiaketan 10 merkataritza entitatek parte hartuko dute. Herritarrek baloratzeko aukera izango dute, webgune honen bitartez. 
 
Lehiaketaren oinarriak: 
 
  • Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
  • Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
  • Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
  • Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. 
Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, www.bergara.eus webgunean gehien gustatu zaien erakusleihoa behin bakarrik aukeratuz, abenduaren 13tik 18ko 20:00ak bitartean.
 
Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan.
 
  • Lehiaketako sariak hauek izango dira:
1.- Ziurtagiria eta 350 €
2.- Ziurtagiria eta 300 €
3.- Ziurtagiria eta 200 €
4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.
     
Sari guztiak UDAL BONOETAN banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
 
  • Sari-banaketa abenduaren 20an, asteartea, izango da.