Bergarako Udalak irailaren 9an ospatuko den San Martin feriarako prestaketa lanekin aurrera dihardu. Hori dela eta, dagoeneko ireki da epea egun horretan talo eta odoloste txosnak ustiatzeko izena emateko. Bi kasuetan, izena emateko azken eguna uztailaren 26a izango da.

Taloetarako txosnaren kasuan, Udalak 6 x 4 neurriko espazio bat utziko du Seminarioko patioan, eta ordutegia: 9:30etik 14:30era izango da. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, 2023ko abuztuaren 30an, 12:00etan, Udaletxeko Udaletxeko Pleno Aretoan zozketa egingo da. Udalak onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin behineko zerrenda prestatuko du eta web orrian argitaratuko du 2023ko abuztuaren 1ean.

· Talo txosnaren Oinarriak: https://www.bergara.eus/sites/default/files/dokumentu-fitxategi/taloak_2...

Odoloste txosna
Odoloste txosnari dagokionez, Bergarako harakinek duela urte batzuetatik hona, San Martin feria dela-eta, beraien produktua ezagutzera emateko eta feriara etortzen direnek dasta dezaten, eta bide batez herriko irabazi asmorik gabeko talderen batek diru-sarrera batzuk lortzeko aukera izan dezan, Bergarako Udalari beraiek egindako odolosteak doan eskaintzen dizkiote.

Udalak harakinen iniziatiba hau positiboki baloratzen du eta, horregatik, lurzoru publikoa okupatuz doan emandako produktua saltzeko txosna jarri eta, behar izanez gero, oinarri hauetan jasotako laguntza eta ustiatzeko aukera ere ematen die herrian egon daitezkeen irabazi asmorik gabeko taldeei, dagozkion oinarriak onartuz.

Kasu honetan ere, izena emateko azken eguna uztailaren 26a izango da, eta abuztuaren 28an argitaratuko da behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda. Zozketa, berriz, abuztuaren 30ean izago da, 12:15etan, udaletxeko Pleno Aretoan.

· Odolosteen txosnarako oinarriak: https://www.bergara.eus/sites/default/files/dokumentu-fitxategi/odoloste...