Maiatzaren 19an ospatuko da aurten Mokoloblok –Bergarako Kaleblok-a–. 18:00etan hasiko da, San Martin plazatik abiatuta. Antolakuntzak parte hartzaileen 25 gehieneko kopuru bat jarri du. Onarpena izena emandako ordenaren arabera egingo da.

Onartuak izan diren parte hartzaileek maiatzaren 19an 17:30erako San Martin plazan aurkeztu beharko dute.

Topagunean parte hartuko duten eskalatzaileek eskalatzeko behar duten material pertsonala eta katu oinak ekarri beharko dituzte. Ahal dutenek beraien koltxoneta ere ekarri beharko dute. Antolakuntzak seguru bat egingo die topagunerako izen ematea behar bezala egin duten eta onartuak izan diren parte hartzaile guztiei.

Eskalatzen aritzen diren 14 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Adinez txikikoek gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena bete beharko dute. HEMEN. Parte hartzeko orria ere bete beharko dute adinez txikikoek (parte hartzaile guztiek bezala). Gurasoen edo legezko ordezkariaren baimenik aurkeztu ez dutenek ezingo dute topaketan parte hartu.

Izen emateko epea maiatzaren 10era arte egongo da, eta plazak mugatuak egongo dira. Izen ematea https://bergara.eus/eu/mokoloblock-2024 egin beharko da.