Erasoen aurkako ‘Aske Maite Haut’ kanpaina aurkeztu dute Bergarako Udalak eta herriko mugimendu feministak

Pentekoste jaietan eraso matxistei aurre egin asmoz, Bergarako Udalak eta herriko mugimendu feministak ‘Aske Maite Haut’ kanpaina aurkeztu dute asteazken honetan ospatutako prentsaurreko batean. Izan ere, jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko gida bat aurkeztu dute bi aldeek.

Alkatearen agurra - Pentekosteak 2024

Bergarar estimatuak,

Urtero bezala, udaberriak aurrera egin ahala Pentekosteak heltzen zaizkigu Bergarara. Egun batzuez, ardurak eta ezinegonak albo batera utzi eta gure herriko jaiez gozatzeko ahalegina egiten dugu guztiok, izan ere, komunitate bezala batzen gaituzten loturak elkartzeko, ospatzeko eta sendotzeko uneak izaten dira. Ez dakizue zein ederra den txupinazoan udaletxeko balkoitik zuen irrifarrak ikustea.

Bergarara iritsiko den 'Erremontari Herriz Herri' txapelketa aurkeztu da

2023an hasi eta 2024an jarraipena izango duen Erremontari Herriz Herri proiektuak aukera paregabea eskainiko digu Euskal Herriko hainbat herrietara iristeko. ETBren laguntzarekin, Erremontari saioak erremontea euskal herritarren artean ezagunago egitea lortu du. Hori dela eta, erremontea beste herri batzuetara zabaldu nahi izan dugu, jendeari kirol hau modu zuzenean eta ikusgarrian ezagutzeko aukera emanez.

Arane Erreka kaleko hiru zuhaitz ordezkatuko ditu Bergarako Udalak

Arane Erreka kalean dauden hiru aligustre ( Ligustrum japónica) kendu beharko ditu Bergarako Udalak datozen egunetan hauen osasun arazoengatik. Horien ordez, beste hiru elorri landatuko dira jarraian.

Izan ere, aipatutako hiru aligustreetatik bat erabat lehortu da. Haren ondoan dagoenak ere (2, zenbakiko atariaren ondoan) arrama batzuk ere sikuak ditu.

Horien ordez, Arane Erreka kaleko hasieran elorriekin ( Crataegus laevigata Paul´s Scarlet) alineazioa jarraitzea erabaki dute udal arduradunek, kale guztian espezie berdina egon dadin.

Plaza libre batzuk Bergarako udaleku irekietan

Udaleku irekietan taldeak osatzeko plaza libre batzuk gelditu dira. Plaza libre horiek eskuratzeko eskatzaileek harremanetan jarri beharko dute Bergarako Udalarekin zehaztuz haurraren izen abizenak eta jaiotze urtea. Izena ematen dutenekin zozketa egingo da.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, 14:00 arte.

Izena emateko moduak:
-Udaleko BAZ zerbitzuan izena ematea.
-Email honetara idaztea: gazteria@bergara.eus

Negozio txikien digitalizazioan laguntzeko ikastaroak antolatu dituzte

Negozio txikien digitalizazioan aurrera egin asmoz, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikoko Agentziak tailer eta jardunaldi ezberdinak antolatu ditu eskualdeko herrietan zehar.

Bergarari dagokionez, ikastaroak maiatzaren 27an, 28an eta 29an ospatuko dira, negozioetarako sare sozialen garapenean oinarrituko dira.

Herriaren azterketa sozioekonomikoa abiatuko du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak ikerketa bat jarriko du abian datozen egunetan Bergarako egoera sozioekonomikoari buruzko ikerketa eguneratzeko, egungo egoera sozioekonomikoa ulertzeko eta etorkizunerako kontuan hartu beharreko alderdiak eta erronkak aztertzeko. Ikerketa hau egiteko ardura IKEI RESEARCH & CONSULTANCY SA enpresak izango du, eta Udalak 20.000 euroko inbertsioa egingo du.

Orriak