Urriaren 15ean Debagoienan Errekak Bizirik Auzolanean ekimenak Erreka garbitzeko auzolana antolatu du.

Aurtengoa data berezia da. Alde batetik Bergarako Erreka garbiketak bere 10. edizioa ospatuko du, eta bestetik eskualde mailako erreka garbiketa antolatu da aurtengoan. Eskualde guztiko herriak erreka garbitzen arituko gara!!

Erreka garbitzen dugunean:

  • Naturara gerturatzen gara.
  • Bergararrekin harremanak landu eta saretzen ditugu.
  • Natura zaindu eta ezagutzeko aukera daukagu.

 

Hau sinistuta, ilusioz ari gara!!

 

Zu ere bertan parte hartzera animatu nahi zaitugu hurrengo formularioan izena emanda:

 https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSejusJZqYV_InOCtj8MdBQV11Kz09-EAqCq0XzKAGIvsKRmOw/viewform

❇️Eman izena urriaren 11a baino lehen

Izena ematen duzunean, Erreka Batzordetik zurekin harremanetan jarriko dira non eta noiz elkartuko garen zehazteko…