Bergarako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko bi plan ditu indarrean:
- Bergarako Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana. 2023-2027. Ikus hemen: Plana osorik.
- Herrian Euskara Sustatzeko AROA Plan Estrategikoa 2024-27. Udalerrira begirako plan estrategikoa. Gizarteko arlo multzo zabal batean euskara normalizatzekoa: familia, irakaskuntza, aisia, kirola, merkataritza, lan-mundua, teknologia berriak… Plana diseinatu ere herritarren partehartze zabalarekin egin zen. Ikus hemen:
Bi planek ere badituzte oinarrizko jarraibide komun batzuk eta, batez ere, badute helburu komun bat: udalean zein herrian euskara izatea ohiko hizkuntza, bai ahoz eta bai idatziz.
Erantsitako dokumentuotan ekintza eta programa multzo zabala jaso da, herriko entitateekin zein norbanakoekin elkarlanean bideratu nahi dena. Zu ere egitasmo interesgarri honetan partaide izatera animatzen zaitugu