Izenburua: 
Gidatzeko baimenean edo/eta zirkulazio-baimenean helbide aldaketa.
Helburua: 

Baimena ematea Bergarako Udalari zirkulazio-baimen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bere izenean tramitatu dezan Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan.

Gogorarazten da herritarraren betebeharra dela Trafikoko Zuzendaritza Orokorrari helbide-aldaketaren berri ematea, gidabaimenaren datuak edo/eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren datuak eguneratzeko (Gidarien Erregelamendu Orokorra  onartzen duen 818/2009 Errege Dekretuaren 10. artikulua: Datuen aldaketa; eta 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, zeinen bidez onartu zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina, 60. artikulua: helbidea eta bide-helbide elektronikoa).

Norentzat: 

Bergaran erroldatuta egon eta Bergarako udalari bere gidabaimeneko edota bere ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko baimena ematen dioten pertsona fisikoak.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  1. Gidabaimen edo/eta zirkulazio baimenen helbide-aldaketa egiteko baimen-inprimakia (F0138) behar bezala beteta.  Inprimaki hau emango da biztanleen erroldan alta edo helbide aldaketa egiten denean.
    Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, titularrak sinatu beharko du eskaera. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, ibilgailuaren jabe titularrak sinatu beharko du (titular bat baino gehiago badira, lehenengoak egin beharko du).
  2. Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio agiria: NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  3. Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, gidabaimena.
  4. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, zirkulazio-baimena.
Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA:

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

Zenbatekoa / Tasak: 

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Departamentu arduraduna: 
Udaltzaingoa
Erabakitzeko epea: 
20 egunekoa, eta gehienez ere 2 hilabetekoa.
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitzaren eta Bergarako Udalaren arteko lankidetza Hitzarmena.

Lotutako dokumentuak: 
Gaiak: 
Oharrak: 
  • Titular bat baino gehiago duten ibilgailuen kasuan, lehenengo titularrak bakarrik eskatu ahal izango du helbide-aldaketa.
  • 2010eko irailaren 23a baino lehenago emandako zirkulazio-baimenetan titularraren helbidea azaltzen da, eta horien kasuan bakarrik Trafikok emango die baimen berria. Kasu horietan, interesdunak jatorrizko baimena entregatu beharko du Udaletxean, eta 60 eguneko indarraldia duela adierazten duen zigilua emango zaio. Ondoren, Udalak jakinaraziko dio zirkulazio-baimen berria noiz dagoen prest, eta interesdunak Udaltzaingoaren bulegoetara jo beharko du haren bila.
  • Biztanleen errolda kudeatzeko jarraibideetan jasotako arrazoiren batengatik herritarra ezin bada helbide berrian erroldatu, zirkulazio-baimenen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bertan behera geratuko da eta artxibatu egingo da.
  • Inprimaki bera erabilita, eta momentu berean, eskatu daiteke udal errolda fiskal guztietan edo bakarrik ibilgailuen gaineko zergaren erroldan helbide aldaketa egitea.

Informazio lagungarria:

Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza
Julio Caro Baroja plaza, 2. 20071
Donostia – San Sebastian
Telefonoa: 943 452 000 – Informazio orokorra: 060
Trafikoko Zuzendaritza Nagusia: www.dgt.es