Helburua

Herritar orok Bergarako Udalaren aurrean egiten dituen eskaeren tramitaziorako zeinu-hizkuntzaren (ZH) interpretazio-zerbitzua eskatzea.
 
Udalaren aurrean edozein tramitazioa burutzeko herritarraren eta udal langilearen artean ZH interprete bat egongo da komunikazioa bermatzeko helburuarekin.
 

Norentzat

Udalaren aurrean edozein tramitazioa egin nahi duen edozein herritar.
 

Aukezteko epea

Edozein momentuan.
 

Egin hemen eskabidea!!

Adierazi zein departamentutara bideratu nahi duzun zure komunikazioa
Erabakitako aukeraren arabera, jarri hemen zure e-posta, noiz bertaratuko zaren edo zure izena eta telefono zenbakia.

Sinatzaileak eskatzen du Bergarako Udalaren aurrean goian aipatzen den tramitaziorako zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzua jasotzea.
Halaber, sinatzailea ondorengo honen jakitun geratzen da:
- Udalak erkatu ahal izango dituela eskuratutako datuak eta aurkeztutako dokumentuak eta eskatutako zerbitzua zuzen adjudikatzeko behar diren frogak egin ahal izango dituela.
- Inprimaki honetako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko direla. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan.
- Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duela, ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala. San Martin Agirre plaza, 1. - 20570 Bergara.

PDF edo Word fitxategia: