Izenburua: 
Auzo-taxi programarako diru-laguntzaren eskaera
Helburua: 

Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa-auzoetako biztanleei herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera -kaskora- eta alderantziz) taxia erabiltzeagatik diru-laguntzen emakida. Bergarako taxi-lizentzia eduki eta Bergarako Udalarekin programa honetarako hitzarmena sinatu duten taxilariekin egingo dira bidaiak.

Norentzat: 
Interesa duen edozein pertsona fisikoa, betiere ondorengo baldintzak betetzen baditu:
- Bergaran erroldatuta egotea
- Auto propiorik ez izatea
- 65 urtetik gorakoa edo 16-25 urte bitartekoa izatea; edo, 25 urtetik gorakoa izanda, autonomiarik ez izatea.
- Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.
- Udalarekiko betebehar fiskaletan egunean egotea.
Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Eskaera-orria (F0098B) behar bezala beteta
  • Eskatzailearen eta, horrela badagokio, horren ordezkariaren NANaren fotokopia. 
  • Eskatzailea ordezkari baten bitartez ari bada, ordezkaritza justifikatzen duen dokumentazioa (familia-liburua…)
  • Kasua bada, autonomiarik ez duela egiaztatzen duen egiaztagiria.
  • Beste ziurtagiri batzuk:
    • Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen egiaztagiriak. Ziurtagiri hauen ordez, Udalari dagozkion konprobazioak egiteko baimena emango dio, horretarako eskaera-ereduan dagokiona adieraziz.
    • Diru-laguntzen 38/2033 Lege Orokorrak 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Aurkezteko epea: 

Edozein momentutan, programak irauten dun bitartean.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 168

e-maila: hirigintza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna: 
Hirigintza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Bi hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

Auzo-taxi programarako diru-laguntzak emateko oinarriak

Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorra

38/2003 Legea garatzen duen Erregelamendua

Udal Aurrekontuaren Araua

Oharrak: 
Auzo-taxi txartela eskuratuta, bidaia egiteko interesa duen pertsonak 3 ordu lehenago deitu edo whatsapp-a bidali beharko du txartelean jasoko den telefonora.
Bidaiak honako egun eta orduen barruan egingo dira (abuztuan izan ezik):
- Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 20:00.
- Larunbatetan: 09:00-14:00.
- Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere. 
Bidaia hasi aurretik taxilariak egiaztatu beharko du erabiltzaileak eta honek eskatutako zerbitzuak Auzo-taxi programaren ditu-laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako honako pauso hauek eman beharko ditu, erabiltzaileak bete beharko dituenak diru-laguntza jaso ahal izateko:
  • AUZO-TAXI TXARTELA:
    Erabiltzaileari Auzo-taxi txartela eskatuko dio, eta indarrean dagoela egiaztatu beharko du.
  • NORTASUNA EGIAZTATZEA:
    Egiaztatuko du zerbitzua eskatu duen pertsona Auzo-taxi txartelak esaten duena dela.
  • IBILBIDEA: 
    Egiaztatuko du erabiltzaileak eskatutako ibilbidea hiri-eremuan eta auzo-taxi programan aurreikusitako eremuaren barruan dagoela.
Zehaztutako aktuazio guztiak egin ondoren, taxilariak egindako ibilbide bakoitzeko formulario bat bete beharko du, taxi-gidariak eta erabiltzaileak sinatuko dutena (hiru ale). 
Erabiltzaileak bidaia amaitutakoan 3 euro ordainduko dizkio taxi-gidariari. Ondoren, aurreko puntuan aipatutako formularioaren ale bat eta faktura erabiltzaileari emango dizkio. Programa honen barruan emandako zerbitzuagatik faktura hori gehienez 12 eurokoa izango da (BEZ barne), larunbat goizetan izan ezik. Larunbat goizetan 14 eurokoa (BEZ barne) izango da.
Taxi-gidaria bidaia bakoitzean auzotar bat baino gehiago jasotzen ahaleginduko da, efizientzia eta jasangarritasuna bermatzeko.